Cristina-Enea

     Atzo 1.mailako txikiak Cristina-Enea parkean izan ziren, Donostian.

    Animali batzuen ohiturak, elikagaiak eta bitxikeriak ezagutu zituzten, baita beraien azalean sartu ere. Eta udazkeneko sekretutxoez jabetzeko, basoan zehar bueltatxo bat eman zuten: hostoak usaindu, perretxikoak bilatu eta gaztainak biltzeko aukera ere izan zuten.

    Eta azkenik, hango jolas-parke zoragarrian, nekatu arte ibili ziren.

    A zer nolako abentura!




























Iruzkinak