2019/03/22

BIDAIA ERDI ARORA. (Segura)



              Dakizuenez, badira pare bat hilabete, denboraren makina hartu eta abentura berri batean sartu ginela.

            Oraingoan, Erdi Aroan zehar gabiltza gora eta behera, hango gazteluak, kale estuak, errege-erreginak, nekazariak, bufoiak, zaldunak eta hainbat eta hainbat leku eta pertsonaiei buruzko istorio eta bitxikeriak ezagutzen.

                  Hemen duzue, Segura herrira egindako bixitaren lekuko:



PISTA JOLASA

PISTA JOLASA HIBA, FARES ETA AMAIAREKIN.

         AURREKO OSTIRALEAN SORPRESA POLIT BAT IZAN GENUEN. HIBA ETA FARESEK PISTA JOLASA PRESTATU ZIGUTEN AMAIAREN LAGUNTZAZ. EGURALDI ZORAGARRIA APROBETXATUZ, PRIMERAKO ARRATSALDEA PASATU GENUEN PISTA JOLASAREKIN. 
        
          Aurreko ostiralean sorpresa polit bat izan genuen. Hiba eta Faresek pista jolasa prestatu ziguten Amaiaren laguntzaz. Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, primerako arratsaldea pasatu genuen pista jolasarekin!   
                                         MILA ESKER HIRUKOTE!
                                 

          

2019/03/11

BARRERIK EGITEN EZ ZEKIEN PRINTZESA

               2. mailako ikasleak buru-belarri aritu ziren hilabetez gidoia ikasten, entsaiatzen, dekoratua eta tresna ezberdinak prestatzen...antzerki txokoan eta azkenik...estrenaldiaren eguna iritsi zen!!!!! A ze ilusioa!

               Gonbidatu apartak izan genituen egun handi horretan: 1., 2.,3. mailako ikasleak eta 2. mailako gurasoak.

               Hona hemen, emanaldiaren bideoa:


2019/02/28

NEURKETAK


          Digestio aparatuaren lanketaren barruan, gure heste meharra eta heste lodia neurtu genituen gelan. Ene, luzeak dira benetan! Ostiraleko eguraldi ona aprobetxatuz, kanpora atera ginen inguruan gure hesteek adina neurtzen duen zer edo zer topatzeko asmotan. Baina... oraingoz ez dugu ezer topatu. Hala ere, lasai, berriz saiatuko gara eta! 
        Amaia eta Faresen laguntza handia jaso genuen. Faresek idazkari lanak bikain bete zituen; Amaiak, berriz, bidean topatu genituen marratxo hori eta txurien esanahia azaldu zigun. Errepikatzeko moduko arratsaldea pasa genuen!
  

                     MILA ESKER AMAIA ETA FARES!




2019/02/22

EGIPTO EZAGUTZEN

Astearte arratsaldean, 3.B gelakoek, gelan landu eta prestatu duten Egiptori buruzko maketa erakutsi ziguten 1.go mailakoei. Azalpen asko eman zizkiguten, eta gure zalantza guztiak argitzen ere gogoz saiatu ziren. Beraiei esker, asko ikasi genuen.    MILA ESKER GUZTIAGATIK!!!





2019/02/01

SAHARAREN ALDEKO BILKETA

KAIXO,
   
     TOLOSALDEA SAHARAREKIN ELKARTEAK DEITUTA, ELKARTASUN BILKETAN PARTE HARTU DU FLEMING HERRI ESKOLAK. GU ERE BURU BELARRI IBILI GARA HORRETAN. HONA HEMEN LEHENENGO MAILAKO GUZTION ARTEAN BILDU DUGUNA.
               
                      ZORIONAK GUZTIOI!!!




2018/11/13

PIRATEN ETXEA


           Pasa den astean Piraten Etxean izan ginen. Bertan, ekintza pila bat egin genituen: itsasontziz buelta bat eman genuen, pirata bihurtzeko hainbat froga gainditu behar izan genituen, gaubela dibertigarria ospatu genuen (pijamen desfilea, diskoteka, jolasak...) eta altxorraren bila ere joan ginen!

           Primeran pasa genuen 2.mailako pirata txikiak!

           Hona hemen gure abentura handi honen laburpena: