NEURKETAK


          Digestio aparatuaren lanketaren barruan, gure heste meharra eta heste lodia neurtu genituen gelan. Ene, luzeak dira benetan! Ostiraleko eguraldi ona aprobetxatuz, kanpora atera ginen inguruan gure hesteek adina neurtzen duen zer edo zer topatzeko asmotan. Baina... oraingoz ez dugu ezer topatu. Hala ere, lasai, berriz saiatuko gara eta! 
        Amaia eta Faresen laguntza handia jaso genuen. Faresek idazkari lanak bikain bete zituen; Amaiak, berriz, bidean topatu genituen marratxo hori eta txurien esanahia azaldu zigun. Errepikatzeko moduko arratsaldea pasa genuen!
  

                     MILA ESKER AMAIA ETA FARES!




Iruzkinak