TXIRRI MIRRI ETA TXIRIBITON 40 URTEKO IBILBIDEA


Txirri, Mirri eta Txiribiton: 40 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa berezia

Erakusketa zabalik egongo da martxoaren 12tik 30ra, Liburutegiaren ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera: 16:00 - 20:00 eta larunbatetan, 10:00-14:00.
Martxoaren 23an, hiru pailazoak Liburutegira bertaratuko dira eta 18:00etatik aurrera bisita gidatuak egingo dira, Txirri, Mirri eta Txiribitonekin. Berrogei urteetan gertatu zaizkien pasadizoak kontatuko dizkigute eta beraiekin batera abesti ezagunenak kantatzeko aukera izango da. Saio bakoitzak 30' iraungo du eta hiru saio izango dira: 18:00,18:30 eta 19:00etan.
Bisitan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik, gonbidapena eskatu behar da Haur Liburutegian

Iruzkinak