Eneko Etxegarairen bisita LH 2.mailako ikasleei





Apirilaren 30ean, Eneko Etxegarai idazlea etorri zitzaigun Liur Azeria liburuaren inguruan lanketa bat egitea LH 2. mailako ikasleei.

Aurrez ikasleek Liur Azeria ipuinari amaiera ezberdinak prestatu zituzten, benetako amaiera zein zen jakin gabe eta hauek Enekori kontatu genizkion.

Horrez gain, gaiari loturik, inkubadoran 12 arrautza jarri ditugu, ea 21 egun barru txita txikiak jaiotzen diren...

Arratsalde polita pasa genuen, musikaz eta kantuz alaitu genuen saioa. Oso gustura entzun genituen Enekoren beste ipuinetako istorioak.

Mila esker Eneko, nahi duzunean itzuli.


Iruzkinak