2. mailako ikasleok geometria egiten jarri ditugu familiakoak, gu irakasleak eta haiek ikasleak izan dira

Kapaz al zarete gure gorputzaren beste erdia ispiluan bagina bezala osatzeko, hau da, simetria osatzeko?

Nahi baduzue, hartu ispilua eta pixkanaka osatu bertan ikusten duzuen bezala.

Papera tolestu eta moztu ezazue, marrazki politarik osatu al duzue? Ba al dauka simetriarik? Non?

Ea topatzen dituzuen horrelako 5 piezekin osa daitezkeen irudi lau guztiak. Kontuz, ez errepikatu!!

Lortuko al zenituzkete 5 karratu 4 zotz kenduz? Eta ba al dakizue zenbat karratu dauden marrazki horretan?

Osa itzazue irudi berriak piezak konbinatuz eta paperean daudenak moztu eta gero, itsasi.


Tangram jolasean zenbat denbora behar duzue proposatzen ditugun marrazkiak egiteko?

Ikusten diren irudiak nola dauden osatuta asmatu eta gero, erabilitako fitxen marrazkiak egin itzazue.

Iruzkinak